Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Site
RSS
Apple
Data updated on 04/07/2026
Recent rankings
Latest chart positions across Apple Podcasts and Spotify rankings.
Shared links between episodes and podcasts
Links found in episode descriptions and other podcasts that share them.
Discover shows related to New Yorkeko munduak, based on actual content similarities. Explore podcasts with similar topics, themes, and formats, backed by real data.
Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.
Beste egun bat
Monday, April 14, 2025 • Duration 03:11
Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik.
Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean. Batzuk zelaietan merienda egitera ere animatu dira, mantak belatzeetan zabalduta. Auzokideak hasi dira lorategi komunalak atontzen, bazterrak garbitu eta landareak aldatzen, auzolanean. Parkeko tabernak oraindik pertsiana botata zeukan baina berdin berdin eseri da jendea terrazan, etxetik eramandako garagardoa edaten. Nesken taldeak nabari ditugu beisbolean jolasten. Banku batean eseri eta haien begira egon gara, denbora luzez. Barrez, konturatu gara oraindik ez dugula jokoa osorik ulertzen, konplexuegia gure europar burmuinentzat. Pozik zebiltzala elkarrekin, hori bai ulertu dugula. Puntu bakoitzeko, elkar besarkatzen zuten. Atzerago, Hudson ibai sendoa, itsasoa bezain zabal. Urre kolorekoa hasieran eta laranja gero. Ilunabarra New Jerseyko erriberan. Etxerako ordua.
Mundua maldan behera doan honetan, berririk gabeko eguna izan zen atzokoa.
Beste egun bat, azkenean.
Parkera joan naiz
Monday, April 7, 2025 • Duration 02:58
Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk,
ez asko, lotsati oraindik.
Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz.
Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan.
Eguzkiak epeltzen hasi duen arren.
Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut.
Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.
Arbasoen su txikia
Monday, March 31, 2025 • Duration 03:19
Araba Euskaraz 2025eko kanta egin dugu Mikel Urdangarin eta biok. Kanta landua, mezuak elkarri gurutzatzen ibili baikara luzaroan. Letrak hiru ideia nagusi ditu. Lehenengoa, Araban beti egin dela euskaraz. Eta hor daude aipatuak Landuccik XVI. mendean Gasteizen bildu zituen sei mila hitzak edo sasoi bereko Lazarragaren liburua. Bigarrena, garai zailak bizi arren euskarak beti egin izan duela aurrera. Egin du aurrera horrela nahi izan dugulako, beti egon delako norbait euskaraz hitz egiten, erabiltzen. Eta hiru, transmisioaren garrantzia. Euskararen su txikia pasatu egin da belaunaldiz belaunaldi, eta guri tokatzen zaigu orain gauza bera egitea.
Iowako eklipsea
Monday, March 24, 2025 • Duration 02:43
Iowako nazioarteko idazleen eskolara iritsi berri, 2017ko abuztuaren 21ean, eguzki eklipsea izan zen. Christopher Merrill bertako arduradunak eta gainontzeko irakasleek gertaera ikustera eraman gintuzten, idazleen etxearen patioan bertan, horretarako utzi zizkiguten betaurreko beltz batzuekin. Eklipseak ez zuen asko iraun egia esan, bi minutu luze, eta ostean, bizitza lehengo bidera itzuli zen.
Pla-pla
Monday, March 17, 2025 • Duration 03:53
Dozena bat arrautzak hamar bat dolar balio du, hamabi ere bai organikoak badira. Prezioak ikaragarri egin du gora azken aldian. Hegaztien gripea zuten milioika oilo hil behar izan dituzte eta nonbait hortik dator kaltea. Gaur egungo agintariek, nola ez, aurrekoei botatzen diete errua, baita honena ere.
Kontua da zaila izaten dela arrautzak erostea New Yorken, eta daudenean, ezin duzu aldiro dozenako kartoi bat baino gehiago erosi. Bat baino gehiago hartuz gero, kutxan kendu egingo dizute.
Horretan gaudela, arrautzak erosteko birritan pentsatzen, hara non izan dudan ezustekoa ohiko dendan. Antxoak iritsi dira, atzamar baten luzerakoak, tamaina onekoak. “Oso gutxitan iristen dira hain handi” esan dit gaztelaniaz arrain saltzaileak. “Nola prestatzen diren esaten ere ez dakigu”. “Nola? Bada, pla-pla”, esan diot nik. “Eta zer da ba pla-pla?”. “Tira. Barruko hezurtxoa atera, irinetik pasa eta gero arrautza irabiatuan busti eta frijituta”.
Antxoen prezioa ere ez zen nolanahikoa. Libra bat hamasei dolar. Antxoen txartela begiratu dut, basatiak direla dio, Atlantiko ekialdean arrantzatuak. “Hegazkinez ekarri dituzte, bestela galduko ziren”, argitu dit saltzaileak. Animatu egin naiz. Etxetik deitu didate astean esateko lehenengo antxoa sartu dela portura. Eta Ondarroakoak balira? Ez da egia izango. Nire bidai bera egingo al zuten bokartek handik hona hegan?
Bigarrenean pentsatu gabe erosi ditut libra bat antxoa eta dozena erdi arrautza.
Eta etxean prestatu ditut, pla-pla.
Baina ez dugu libra osoa jan.
Ogitxo baten gainean jarrita pare bat eraman dizkiot probatzeko arrain-saltzaileari.
“Hauxe da pla-pla”.
Hauskorra
Monday, March 10, 2025 • Duration 02:26
Pertsona hauskorra da,
eta pertsona hauskorra delako,
hauskorra da demokrazia.
Eta demokrazia hauskorra delako,
hauskorra da askatasuna.
Eta askatasuna hauskorra delako,
hauskorra da berdintasuna.
Eta berdintasuna hauskorra delako,
hauskorra da errespetua.
Eta errespetua hauskorra delako,
hauskorra da natura.
New Yorkeko kantak
Monday, March 3, 2025 • Duration 02:37
Mundua pikutara doala dioten berriak ahaztu nahian New York Hiriko museora joan naiz. Bertan zabaldu dute “New Yorkeko kantak” izeneko erakusketa interaktiboa. 1920 eta 2020 urteen artean hiriari idatzitako kantak datoz, ehundik gora abesti. New Yorken jaio eta gero munduan zehar barreiatu diren doinuak. Jazza, rapa, popa, rocka, Suzanne Vega, Velvet Underground, Jay Z eta Tito Puente, besteak beste. Zenbat jendek kantatu dion hiri honi, batzuk pozez, beste batzuk nahigabez.
Museotik atera eta parkea oinez igaro dut. Hotz egiten duen arren, lakua dagoeneko ez dago izoztua. Jendea paseoan dabil, txanoekin eta bufandekin, bakoitzak bere ametsa egurasten. Zoriontsuak izango ote diren galdetu diot neure buruari. Ezen zaila baita hiri hau, badaki ematen baina kentzen ere bai.
Eta horretan nenbilela, erdi goibel, New Yorken sortu berri den azken kanta entzun dut. Han ondoko zuhaitz batetik zetorren. Txori bat, enborra zulatzen, etxea bertan egiteko. Okila. Eta okilaren mokoaren danbolin erritmoak esan dit iratzartzeko, badatorrela udaberria, merezi duela borrokan jarraitzeak.
Eta horrela, irribarretsu, itzuli naiz etxera.
Bakoitza bere bidetik
Monday, February 24, 2025 • Duration 02:34
New Yorken iragan astean. Eraikin luze bateko igogailuan. Bulegoak daude, enpresak, erakundeak, abokatuak. Igogailuetako bat beherantz doa. Dozena erdi lagun barruan. Telefonoak jo dio gizon bati. Hartu du. Kaixo esan du gaztelaniaz. Ume baten ahotsa entzuten da. Gose naiz. Badakit maitea. Eutsi ezazu puska batean. Ezin dut baina.
Erantzuna
Monday, February 17, 2025 • Duration 03:29
Alaba paper batzuekin iritsi da etxera. Eskolan banatu dituzte. Emigranteen eskubideei buruzkoak dira. Goardiak bila badatoz jakiteko zer egin. Egon da polizia sarekadak egiten New Yorken, paper gabeko migrariak harrapatzen. ICE deitzen da migrarien polizia. Bitxia da ICE inizialek “ice” hitza osatzen dutela ingelesez, “ice”, “izotza”, edo “horma”, euskaraz. Mugan eraiki nahi den horma erraldoi hura bezala.