Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Site
RSS
Data updated on 04/07/2026
Recent rankings
Latest chart positions across Apple Podcasts and Spotify rankings.
Shared links between episodes and podcasts
Links found in episode descriptions and other podcasts that share them.
Discover shows related to New Yorkeko munduak, based on actual content similarities. Explore podcasts with similar topics, themes, and formats, backed by real data.
There is no related content for this show.
No links shared by this podcast
Etxeko jana
Monday, June 16, 2025 • Duration 02:37
Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak.
Behin, alabak esan zidan gehiago ez zuela eramango janaririk. Garbantzuekin egindako fideo zopa eraman zuen eskolara, (ez da erraza fideoak aurkitzea hemen) eta neskato batek barre egin zion, “espageti zopa” bazkaltzeagatik. Geroztik, eskolakoa jango zuen: pizza, hanburgesak eta antzeko litxarkeriak.
Sorterrira berriz
Monday, June 9, 2025 • Duration 03:41
Ordenagailu eramangarria izorratu eta konpontzera eraman dut. Dendariak, indiar jatorriko gizon batek, gailua begiratu eta ze urtekoa den galdetu dit.
2017koa, erantzun diot nik, baina ondo ibili da orain arte.
Ondo zaindu duzulako. Ez du gauza handia izango, garai hartako Appleak oso onak dira, Steve Jobs bizirik zen orduan. Auto aleman klasikoen iraunkortasuna dute.
Auzoko zapata-denda
Monday, June 2, 2025 • Duration 03:09
Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu.
Beraien sekretua oso sinplea da: arreta. Dendariak ez dira gazteak, bizitza osoa daramate bertan lanean. Eskola zaharrekoak dira eta halaxe esaten dute harro. Ezer baino lehen, oina neurtzen dizute, luze eta zabal. Eta gero, zure oinentzako egokiak diren zapatak ateratzen hasten dira. Oin estua izanez gero, marka jakin bat, oin zabalarekin, beste marka bat.
Baliteke zu dendara joatea modako modelo jakin bat gogoan, baina zure oinari gaizki badatorkio, aio, ez erosteko esango dizu dendariak. “Oinak sufritu egingo du eta azkenean okertu egingo zaizu pausua, zuk ikusi”.
Bada beste detaile bat. Esertzeko eskatzen dizute, eta haiek, zure oina eskuan hartu eta sartzen dute goxo goxo zapataren barruan. Bat baino gehiago aztoratu egiten da oina ikutzen diotelako, baina beraien lanaren partea da hori. “Zaude lasai, ez da ezer gertatzen, lehen beti egiten zen horrela”.
Eta bezero bakoitza, eta haren oinak, ezagutzen dituztelako dago beti mukuru betea auzoko zapata-denda. Interneta eta kutxa ibiltarien garaian, gizatasuna.
Chicharrillos
Monday, May 26, 2025 • Duration 03:05
65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta edo.
Hau ere gertatzen ari da
Monday, May 19, 2025 • Duration 02:59
Auto barruan gaude aparkalekuan. Gidaria unibertsitate-irakaslea da. Kontatu dit aurretik su-hiltzailea eta erizaina izan zela. Gero kazetaria. Orain, idazketa eskolak ematen ditu. Ikasle bati buruz ari zait. Iran aldeko neska bat, doktoretza programa batean sartzea lortu du prestigio handiko unibertsitate batean. Ez du itzuli nahi Iran aldera. Emakumea da eta gutxiengo batekoa. Ez da erraza bizitza han horrelakoentzat.
Pulitzer Saria
Monday, May 12, 2025 • Duration 02:43
Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak.
Liburu klasikoak beste ikuspegi bat erabiliz berriz kontatzea joera bat bihurtu da azken boladan. Horrela, Xiaolu Guo idazleak Call me Ismaelle idatzi du. Moby Dick berridatzi du kontalaria mutikoa izan beharrean neskatoa balitz.
Dena jakiten da
Monday, May 5, 2025 • Duration 04:11
"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.
Eskolara berriz
Monday, April 28, 2025 • Duration 03:49
Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.
Beste egun bat
Monday, April 14, 2025 • Duration 03:11
Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik.
Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean. Batzuk zelaietan merienda egitera ere animatu dira, mantak belatzeetan zabalduta. Auzokideak hasi dira lorategi komunalak atontzen, bazterrak garbitu eta landareak aldatzen, auzolanean. Parkeko tabernak oraindik pertsiana botata zeukan baina berdin berdin eseri da jendea terrazan, etxetik eramandako garagardoa edaten. Nesken taldeak nabari ditugu beisbolean jolasten. Banku batean eseri eta haien begira egon gara, denbora luzez. Barrez, konturatu gara oraindik ez dugula jokoa osorik ulertzen, konplexuegia gure europar burmuinentzat. Pozik zebiltzala elkarrekin, hori bai ulertu dugula. Puntu bakoitzeko, elkar besarkatzen zuten. Atzerago, Hudson ibai sendoa, itsasoa bezain zabal. Urre kolorekoa hasieran eta laranja gero. Ilunabarra New Jerseyko erriberan. Etxerako ordua.
Mundua maldan behera doan honetan, berririk gabeko eguna izan zen atzokoa.
Beste egun bat, azkenean.
Parkera joan naiz
Monday, April 7, 2025 • Duration 02:58
Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk,
ez asko, lotsati oraindik.
Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz.
Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan.
Eguzkiak epeltzen hasi duen arren.
Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut.
Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.