Back

Explore every episode of the podcast Euskal Herriko historia 100 objektutan

Dive into the complete episode list for Euskal Herriko historia 100 objektutan. Each episode is cataloged with detailed descriptions, making it easy to find and explore specific topics. Keep track of all episodes from your favorite podcast and never miss a moment of insightful content.

Rows per page:

1–34 of 34

TitlePub. DateDuration
Sigma27 juil. 202600:07:48
Hainbat gauza izan daiteke Sigma, hainbat gauza da. Lehena, nabarmenena, eta ezinbestean aipatu beharrekoa —guztiaren jatorria izanik—, Sigma da alfabeto grekoaren hamazortzigarren letra. Sigma letraren bitartez adierazten da, besteak beste, batukarien ikurra. Sigma deitzen zaio heste lodiaren zati bati, baita funtzio aritmetiko bati ere, zatiketekin lotua eta hedapen bat ere baduena. Estatistikan, industria-prozesuetan, fisikan, kimikan, elektrizitatean, argazkilaritzan, materialen mekanikan eta baita fikzioan ere erabili izan da Sigma gauzak izendatzeko. Gidoia: Danele Sarriugarte. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Mundua kaskezur batek kontatua20 juil. 202600:08:19
Guardiatik hego-ekialdera dago San Juan Ante Portam Latinam deituriko parajea, herritik hiru bat kilometrora, Carralogroñoko urmaeletik hurbil. Harkaizpe zabala zegoen garai batean bertan, Kripanen eta Bilarren aurki daitezkeenen ez oso bestelakoa. Egun, harri gorrixkaz egindako horma batek markatzen digu tokia. Izena, bertako mahastien ugazaba zen kofradiari zor zaio. Gidoia: Iñigo Aranbarri. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Sarako deportazio plaka13 juil. 202600:08:40
1794ko irailaren 19an. Arrasti partean, bostak aldera. Chauvin-Dragonen, gaur egungo Donibane Lohizunen, gillotina bat zegoen zain. Haren oinetan, irule saratar bat: Maddalen Larralde. Kondairak hamabost urteko neskatxa xalo bat ikusi du harengan, martiri kristaua, erlijioa aitortzeagatik hila. Sinbolo bat, urte haietan Lapurdik bizi izan zuen izuaren garaiaren sinboloa. Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Ezkio-Itsasoko talo-burdina29 juin 202600:07:14
XVIII. mendeko talo-burdin bat ikus dezakezue Donostiako San Telmo Museoan.  Ez dakigu zenbat talo egingo zituen, milioika esatea gehiegi ote da?... baina hori badakigu, talo-burdin hau mendetan zehar baserri hartan janaria presatzeko ezinbesteko tresna izan zen, eta ondorioz, biziraupenaren giltzetako bat ere bai. Horregatik besterik ez bada ere, gure bihotzean lekutxo bat egin behar diogu. Baina, gainera, bazenekien objektu honen atzean ozeano baten tamainako historia ere badagoela? Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.      
Axtrokiko ontziak22 juin 202600:09:36
Axtrokiko Ontzien kasua izen oker baten adibidea izan liteke, zorrotz jarriz gero betiere. Duela 2.500 edo 2.800 urte bitarteko urrezko pieza hauei ontzi deitu izan zaie, baina ez fede txarrez, Erik Thorvaldsonn -Erik Gorriak- bere herrikide kolonoak engainaturik erakartzeko Groenlandia irudimenean berdez margotu zuenean bezala. Axtrokiko piezei ontzi deitzea izan liteke kakalardo pilotagile batek pilotarik ez egitearen parekoa. Azken hipotesiek xaman edo aztien jarduerekin lotzen dituelako ontzi gisa bataiatutako piezak. Baina iritsiko gara horra. Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Fournierren lehen karta sorta15 juin 202600:06:34
Ezagutzen dituzue Eulalia Abaituaren argazkiak? XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako argazkiak dira. Gehienak txuri-beltzekoak dira, eta euskal lurraldeko jendea agertzen da, maiz, emakumeak. Argazki politak, adierazkortasun handikoak dira. Horien artean badira batzuk zeinetan emakumeak kartetan jostetan agertzen diren. Lasai agertzen dira, denbora pasa, jokoan. Batzuetan, gizonak ere ari dira eurekin. Bizitzak markatutako aurpegi horiei ia irribarre bat marrazten zaie. Irudi arrunta izango zen, ez baitzen zaila izango emakumeak nahiz gizonak karta-jokoan ikustea. Datu guztien arabera, Euskal Herriko karta-joko batzuk bereziki dibertigarriak izango ziren, eta bada bat munduan zehar nabarmen zabaldu zena: mus-jokoa. Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.      
Manillak ispilu gisa08 juin 202600:08:10
Deserosoa izaten da norbere burua aztertzea isla politik itzultzen ez dion ispiluan. Maiz gertatzen da, edonola ere. Maila pertsonalean gertatzen zaigu, adibidez, gertukoek azaltzen digutenean zergatik haserretu diren, edo egin dugun honakok edo halakok nola eman dien min. Lehen kolpean aitzakiak jartzen ditugu, justifikatu egiten gara. Agian gero, apur bat baretuta, esan digutena jasotzen dugu benetan, eta horren ardura hartzen; nik, egia esan, azken jarrera horretarako bidea aurkitu ahal izatea opa diot nire buruari. Gidoia: Danele Sarriugarte. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
El Polvoringo jostorratza01 juin 202600:06:18
Solutre du izena lehenengo jostorratza asmatu genuen garaiak. Jostorratzarekin batera, antza, amua ere asmatu genuen. Bi teknologiek gauza bera dute, zizta egiteko modu sofistikatua, alegia. Jostorratza...bai asmakuntza interesgarria. High tech teknologia dela esango nuke. Hain da ona, hain ondo asmatuta, non ez baiten zipitzik ere aldatu joan diren 20.000 urteotan. 20.000! Azkar esaten da. Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Xingola urdina26 mai 202600:07:16
Borroketako bandoak koloreka adierazten dira, nola politikan edo gudan hala beste arlo askotan ere. Mundua mundu denetik, kolore bati lotzeak bestearen aurkari bilakatzea dakar norgehiagoka guztietan, eta baieztapen hori erlatibizatu nahi duenak galde biezaie futbol zale porrokatuei, ez ote den hil ala bizikoa «koloreak defendatzea» zelairatzerakoan; galde biezaie, zein neurritaraino den zeinahi jendarte zinez bitarra, plurala dela esaten denean ere. Gidoia: Garbiñe Ubeda. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Mikeldiko idoloa19 mai 202600:08:55
Mikeldiko Idoloa, Bilboko zazpi kaleetako Euskal Museoko klaustroan gordetzen den harrizkoa irudi handia enigma arkeologiko bat da. Harearrizko eskultura bloke bakarrean eginda dago eta animali baten forma erakusten du. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Mikeldiko Idoloa izena bera ere argitu beharrekoa da. “Mikeldiko Idoloa” esan orduko, izen biak ipini behar dira zalantzan: Mikeldi eta idoloa. Gidoia: Joseba Sarrionandia Lokuzioa: Intza Alkain Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe “Antuxuna" Informazio gehiago: 100objektu.eus Mikeldi Durango        
Kaikua12 mai 202600:07:01
Su txikian eta poliki egiten diren gisatuak mugitzeko erabiltzen den egurrezko goilara horietako bat eskutan imajinatzen nuen aitatxi astelehenetik ostiralera, lapiko erraldoi bateko esneari eraginez. Goilara, lapikoa bezain erraldoi, bi eskuekin hartzen irudikatzen nuen, eskailera bateko azken koxkan igota, lapiko barrukoa erlojuaren orratzen norantzan mugitzen. Kaikun egiten zuen lan, nonbait guretzat Donostiako Disneyland zenetik hurbil, Eureka! zientzia museotik hurbil. Gidoia: Amets Aranguren. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Almadia05 mai 202600:10:30
Almadiei buruz galdera bat da funtsezkoa, eta garrantzitsua, oro har: nola itzultzen ziren almadiazainak etxera? Izan ere, munduan adibide gutxi dago salgaia eta garraiobidea bera diren kasuena. Akaso Saharako gamelu karabanak dira salbuespena. Edo zaldi tratanteak. Irudikatzen duzue inuiten bat etortzea balea hezur, haragi, olio eta bizarrekin eginiko ontzi batean, eta Euskal Herrian porturatzea horren preziatuak ziren elementuak saltzeko?  Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Musugitarra, edo tronpa28 avr. 202600:10:37
Musugitarra antzinako musika tresna da. Txikia eta sinplea, metalezko egitura bat izaten du esku batekin haginen-ezpainen artean ipintzen dena, beste eskuko hatzekin erdiko altzairuzko mihi luzea jo edo dardara arazten den artean. Ezpainak, mihia eta masailak mugituz aldatzen da soinua, ahoa erresonantzia kaxa moduan erabiliz. Gidoia: Joseba Sarrionandia. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.  Tronpa edo musugitarra  
Gizakiarentzat odola nola21 avr. 202600:07:45
Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Espainian zuen enbaxadorearenak dira hitzak: “Gizakiarentzat odola nola, ba horixe da wolframa guretzat”. Ezagun du Hans Heinrich Dieckhoftek larri dabiltzala naziak. Badute motiborik. 1941ean, alemaniarrek sobietarrei eraso egin zietenean, eten egin zitzaien Txinarekin zuten merkataritza harremana. Gerra betean, Txinak berebiziko garrantzia zuen Hitlerrentzat: hari erosten zion wolframa, lehenago Indiari bezala. Eta wolfamioak beti izan du interes militar handia. Orduan, ezinbesteko gaia zen altzairuzko blindajeak sendotzeko eta tankeen kontrako granaden mutur eraginkorrak egiteko. Gidoia:  Iñigo Aranbarri. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.      
Hazparneko aldarea14 avr. 202600:08:29
Bazen behin Verus izeneko gizon bat. Gaur egun Hazparne herria dagoen eremuan bizi zen, duela bi mila urte hurbil. Nongoa ote zen Verus? Nor zituen gurasoak? Ba ote zuen seme-alabarik? Dakiguna da bazela norbait, gaur egun Hazparne herria dagoen eremu horretan, hobeki erran, pagus horretan. Zer da pagus bat? Pagoak dauden eremu bat? Pagadi bat, alegia? Edo pagoa bera? Ez, entzule, ez. Ez gaitezen sasi-etimologian eror. Pagoa, latineko fagus-etik datorkigu. Zer da, beraz, pagus bat? Itxura guztien arabera, «lotu» aditzarekin du lotura, «lurrean metatutako muga» edo horrelako zerbait erran nahi bide du. Hitz horretatik eratorria da frantsesezko pays edo espainolezko país. Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.  Hazparneko aldarea  
Bakoren garaipena07 avr. 202600:09:38
Hurbildu pitxarra zugana, lasai, etxean bazeunde bezala, hartu horko edalontzietatik bat. Badakizu? Historiaren tabernan ardo mingotsa edaten dute batzuek, beste batzuentzat ereserkia da ‘vinu, cantares y amor”. Manex Agirre bertsolariak kantatu zuen behin ‘deabru zintzo baten miazkada’ dela ardoa. Milia Lasturkoak galdetzen digu ‘zer ete da andra erdiaren zauria? Sagar errea, eta ardo gorria’. Jokin Zaitegiren ustez ‘ardo zarren zilar aparra dario’ artzainari. Gaizka Amondarainentzat ‘ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere’ bakardadeak bizitako agureak. Mahatsaren zuku hartzituak aisa egin eta desegin du gurean, nahi beste. Horregatik gure mendekua da alondegi zirenak eraitsi edo, are okerrago dena, arte bezatuaren tenplu bilakatzea. Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Bakoren garaipena  
Baina hautsi aurretik24 mars 202600:07:30
Ahozko tradizioaren bidez jakin genuen, inork beste moduren batean kontatu aurretik: lehen ez zela urik etxeetan; garai batean ezin zela, besterik gabe, txorrota zabaldu, eta edan. Baten batek joan behar zuela bila. Maritxu nora zoaz, eder galant hori. Bertso itxuraz laño eta alai batek —gaur egun zortziko txikiaren doinu antonomasiazkoa bilakatua den horrek—, erakutsi zigun letra xehezko historiaren puska bat: eguneroko bizitzaren historia, jende arruntarena. Iturrira Bartolo, nahi badezu etorri. Gidoia: Danele Sarriugarte. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.      
Hutsunea lekuko18 mars 202600:07:31
Nola sartzen da hizkuntza baten mendeetako historia motrailu baten barruan? Asmakizuna dirudi, baina ez du erantzun sinple edo tranpatirik ezkutatzen. Beste galdera batekin hasiko gara, errazagoa, itxuran: Saiatu al zara inoiz Korrika zer den azaltzen bizi izan ez duen norbaiti? Lortu duzu? Benetan lortu? Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Korrikaren lehen lekukoa  
Lumentza leizeko grabatua10 mars 202600:07:24
Batzuetan gertatzen da, margolari baten museoan bere tailerra ere erakusgai izatea. Eta tailerrean, bere lanaz gain, lanabesak: pintzel gogortuak, lientzoari eusteko astoa, hortzore hodien modura hatzekin behin eta berriro zanpatu eta zimurtutako olio hoditxo xar, erabiliak… Margolariaren atorra zikina ere hantxe egongo da, agian, esekitoki batean zintzilik; artista hamaiketakoa egitera atera eta edozein unetan itzultzear balitz bezala. Gidoia: Harkaitz Cano. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Lumentzako grabatua  
Canovas del Castillo hiltzeko erabilitako pistola03 mars 202600:10:22
Pistola hitza entzun eta bati Amerikako Estatu Batuak etor dakizkioke burura. Ziur asko jatorrizko herrien kolonizazio hastapenetik hasita, hura bihurtu delako munduko bazter hartako indarkeriaren eta aldaera sinbolikoaren tresna behinena. Gurean ezpatak, arku eta geziak edota lantzak izan dira luzaro gerraren protagonista. Adibide gisa, gure literaturan, eta Basquepoetry.net atariko bilatzailea aintzat hartuta, ez dira asko pistola hitza barne hartzen dituzten olerkiak. Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.  Canovas del Castillo hiltzeko erabilitako pistola  
Zapia Buruan24 févr. 202600:06:30
Mengala, jorongo, juitzia, tontorra, mokoa, sapa... Araoa dirudi, baina ez gabiltza zu sorgindu nahian. Hitz guzti horiek gauza bakar bat izendatzeko erabili izan dira. Forma asko hartu ditzake, baina beti leku berean kokatzen da: buru gainean. Badakizu zertaz ari garen? Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.    
Lezetxikiko aurpegibikoa17 févr. 202600:07:38
Adjektibo gisa ez da prentsa onekoa. Hala, norbaiti neandertal deitzen badiozu, ez diozu egozten aurrerapenaren bedeinkapenik. Norbait halakoa izango da zakarra, dorpea, basa. Akaso aurrerabideak azaltzen du hoberen giza historia, baina Ruper Ordorikak zalantza egiten badu ‘aurrerabide’ terminoaren balioaz, nor ote gara besteok determinazio erabatekoak azaltzeko. Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.      
Txokolatea egiteko moldea10 févr. 202600:08:43
Entzun duzun soinu hori, klak txiki hori, ezaguna egingo zaizu. Ez? Txokolate tableta baten ontza bat haustearen soinua da. Izan liteke Suitzakoa, Belgikakoa, Tolosakoa, Oñatikoa… Izan liteke, baita ere, Baionakoa. Badakizu, Baionan ez da bakarrik xingarra ezaguna. Edo Baionako bestak… Bada besterik ere. Bai. Baionako txokolatea. Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Baionako txokolatea moldeak  
Leireko kutxatila03 févr. 202600:09:07
Aragoiko Artiedakoa da Nafarroa Garaiko lehen Leire-aren aita. Edo hala kontatuko dizue gizonak Esa herrian harekin topo egiten baduzue, adibidez, Arangoiti tabernan. Urtegiagatik ezaguna eginen zaizuen Esa herritik Leireko Monasteriora ez dago ia deus distantzian: 5km eskas. Denboran… denboran bai: hamabi bat mende. Leireko Kutxatilaren inguruko informazio eske hurbildu gara, baina heldu bezala egin dugu alde. Monjeek ez digute aterik ireki eta harrerako langileek apenas eman digute informaziorik: “Nafarroako Museoan dago aspaldi” beste askorik ez digute esan. Gidoia: Amets Aranguren. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.   Leireko kutxatila  
Irulegiko eskua27 janv. 202600:08:48
Kultura hegemonikoek ez dute historian aztarrika ibili behar izaten munduan hartu duten lekua justifikatzeko; horretarako behintzat, aski izaten dute oraina eta benetako errealitate bakarra omen den horrek eskaintzen dien alibia. Baina zer ematen die iraganak zibilizazio azpiratuei? Zer jaso lezakete populu menostuek, aitortzarik gabeko herriek edo aspaldi handitik datozen hizkuntza gutxietsiek, denboraren galbahean harrapatuta gelditu diren altxorrak agerira ateratzea lortuz gero... Gidoia: Garbiñe Ubeda. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Irulegiko eskua  
Errekaleorreko miliarria20 janv. 202600:07:13
Mugarriak ezagunagoak dira gurean miliarriak baino. Mugako harriak, horiei buruz, entzun dugu zerbait: herri, auzo eta baserrietan mugak ipintzeko modua zen mugarria. Gauez norbere lurren hedapena handitzeko mugarrien garraioan maltzurki ibiltzen zirenen inguruko kondairarik ere ez da falta izan. Ezta mugakide ziren jabe ezberdinen arteko liskarrik ere. Baina miliarria? Zer da miliarria? Hori jakiteko, lehenbizi, milia bat zer den jakin behar. Gidoia: Harkaitz Cano Lokuzioa: Intza Alkain Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna Informazio gehiago: 100objektu.eus    
Lau jainko brontzezko13 janv. 202600:06:07
1984ko udaberrian gaude. Higerko lurmuturrean, Hondarribian. Ur-azpian bila aritu gara, mende asko atzera egin dugu. 1960ko hamarkadatik badakigu hor behean, ur azpian, gure historiaren arrastoak daudela, azaleratzeko zain. Gidoia: Aintzane Usandizaga Lokuzioa: Intza Alkain Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna Informazio gehiago: 100objektu.eus   Higerko brontzeak (AST 70 73)  
Crosseta16 déc. 202500:05:54
Ze zerikusi dauka mezaren erdian dena utzita ehizara aldegiten zuen Mateo Txistu apaiz ehiztariak Tadej Pogacar txirrindulariarekin? Ze zerikusi dauka Italiako Giroak Ugandako safari batekin? Ze zerikusi dauka Kalashnikov fusilak txorroskileroaren bizikletarekin? Azken finean, Eibarko Armagintza Museoan gaude… Zer egiten du hemen bizikleta batek erakusgai? Gidoia: Harkaitz Cano Lokuzioa: Intza Alkain Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna Informazio gehiago: 100objektu.eus Crosseta modeloko G.A.C. bizikleta  
Barskunes09 déc. 202500:08:23
Txanponak gero eta gutxiago erabiltzen dira. Txartelarekin ordaintzen dugu orain, ez duzue uste? Batzuek txartelik ere ez dute jada erabiltzen, eta telefonoarekin ordaintzen dute zuzenean. Zer nolako aldaketa, ezta? Nik behintzat txanpon gutxi dauzkat zorroan. Hala ere, metal txiki eta borobil haiei aitortu behar diegu, behintzat, sortu zirenean, gure ekonomia eta historia goitik behera aldatu zituztela. Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus    
Frantzisko Xabierkoaren beso ustelgabea02 déc. 202500:09:08
Bada hari bat Gaztelarrek Nafarroan eginiko konkista eta Japonia lotzen dituena. Edota Cisneros kardinalak agindutako gazteluzidioa eta Moluka Irlak. Halakoetan hariak finak direla esan ohi da baina, kasu honetan, akaso hariak badu sendotik asko. Hari hori, ziur askok asmatu duzuen bezala, Frantzisko Xabierkoa santu katolikoa da. Gidoia:  Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus   Frantzisko Xabierren beso ustelgabea 1949  
Nire izena X da25 nov. 202500:07:37
“Kaixo, nire izena X da, eta zurea?” Erantzuna da, inkognita. Erantzuna da ezezaguna. Erantzuna da X. Esate baterako: eseri hemen eta hartu liburu hau. Dei diezaiogun horrela, dei diezaiogun X.    Pentsa zenbat aldiz ikusi dudan irudi hori, pentsa zenbat aldiz izan dudan esku artean liburu hori, eta gaurdaino ez naiz jabetu. Eta hori belaunaldiz belaunaldi pasatu den liburu horietako bat izaki; eskola-liburu bat. Gidoia: Harkaitz Cano. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus Xabiertxo 1925  
Burdinazko ilargi erdia18 nov. 202500:06:06
Nekazaritza gure gizartearen oinarri garrantzitsua izan da urte luzez, mundua begiratu eta neurtzeko modu bat. Oraindik bada gure artean apirilari jorraila, abuztuari dagonila eta irailari agorrila esaten dionik. Jarraitzen dugu, ordea, urria esaten, hozkailuan alderik nabaritzen ez badugu ere, eta baita atzetik datorren azaroa, nahiz eta azaz gain tomatea edo ahuakatea urte osoan erosi daitezkeen garaian bizi garen... Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus Intxurreko igitaia (M.251)  
Morts pour la Patrie11 nov. 202500:07:10
«Nora zoaz eskual semea, arma hori eskutan?», galdetu zuen Gorka Knörrek. Arabako kantaria Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herrietan barna ibili zenean, txunditurik gelditu zen herriko plazan edo eliza atarian edo beste leku zentral batean ikusi zuenarekin... Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Baionako Mort pour la Patrie eskultura  
Aranbaltzeko lurra zulatzeko makila04 nov. 202500:07:44
Ezagutzen duzue Barrikako paisaia? Gaur egun berdea da, urbanizazio batzuk daude, eta duela gutxi landatutako pinudiak. Bizkaiko kostako paisaia tipikoa da. Hondartzara jaisteko harrian zizelkaturiko eskailera estu bat dago. Egun argitsuetan, turistaren bat eta hango biztanleak jaisten dira, bainu bat hartzera. Batzuk sonbrila eta guzti, beste batzuk bere buruarekin bakarrik egotera joaten dira, leku eder eta aproposa baita bietarako... Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Aranbaltzeko lurra zulatzeko makila
© My Podcast Data · Independent project · Data from Apple & Spotify