Retour

Explorez tous les épisodes du podcast Kinka

Plongez dans la liste complète des épisodes de Kinka. Chaque épisode est catalogué accompagné de descriptions détaillées, ce qui facilite la recherche et l'exploration de sujets spécifiques. Suivez tous les épisodes de votre podcast préféré et ne manquez aucun contenu pertinent.

Rows per page:

1–50 of 69

TitreDateDurée
Kinkaren Bonus Tracka: Ibone Ametzaga eta Eider Gotxi17 déc. 202400:03:22
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Ibone Ametzaga Unesco Katedrako kideak eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideak erantzun diote galdera horri.
Urdaibaiko biosfera babesteko konpromezuak, auzitan 40 urteren ondoren10 déc. 202400:38:59
Aurtengo Kinka podcastaren azken atalean, Urdaibaiko biosfera erreserba eta bertan eraiki asmo duten Guggenheim Urdaibai museoaren ekimena izan du hizpide saioak, Ibone Ametzaga UNESCO Katedrako kidearekin eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidearekin batera. Hiztegian, industria aurreko aroaren mugarriaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka: Elisa Sainz de Murieta03 déc. 202400:02:16
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariak erantzun dio galdera horri.
COP29 biltzarra: finantzaketa akordio eskas bat eta korapilo ugari26 nov. 202400:28:29
Amaitu berri den COP29 biltzarra du hizpide Kinka saioak hamabostaldi honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariarekin. Batzarrean hizpide izan diren eztabaidagai nagusiak xehatu ditu gonbidatuak, eta gogoeta askotarikoak ere partekatu ditu. Hiztegian, nekazaritza birsortzaileaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka: Iñaki Petxarroman19 nov. 202400:01:39
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak erantzun dio galdera horri.
Lemoiz, borroka odoltsu baten irakaspenez eta energia nuklearraren berpizkundeaz12 nov. 202400:29:04
Hirugarren denboraldiko hirugarren atalean, ahots ezagun bat ekarri dugu Kinka saiora: Iñaki Petxarroman idazle eta kazetariarena. 'Lemoiz. Herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka' liburuxka idatzi dut, eta auziari buruzko mugarri nagusiak errepasatu ditu gurean. Horrez gain, gaur egunetik ere behatu dio gaiari, eta energia nuklearraren berpizkundeaz zein bestelakoez ere aritu da solasean. Hiztegian, ekozentrismoaz hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Kinkaren Bonus Tracka: Maxi Castrillejo05 nov. 202400:01:33
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Maxi Castrillejo itsas zientzialariak erantzun dio galdera horri.
Itsasoaren ahalaz, ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz"29 oct. 202400:24:19
Hirugarren denboraldiko bigarren atalean, itsasoaren ahala jarri du erdigunean Kinka saioak. Maxi Castrillejo itsas zientzialariak xehatu du itsasoaren ezkutuko ahal hori, karbono dioxidoaren pompa biologiko gisa jokatzen duen papera zein den azalduz. Horrez gain, klima eta natura krisia ozeanoetan eragiten den ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz" ere mintzatu da Castrillejo. Hiztegian, banpiro elektrikoez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka: Larraitz Altuna22 oct. 202400:02:12
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariak erantzun dio galdera horri.
Baso eskola eta hezkuntza ekosoziala, elkarren osagarri15 oct. 202400:30:34
Hirugarren denboraldi bati ekin dio Kinka saioak, eta, ikasturte hasieran, baso eskolen eta hezkuntza ekosozialaren gaiari heldu dio Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariarekin batera. Hiztegian, albedoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Hiriak, bero oldeak eta egokitzapena: formula egokiaren bila25 juin 202400:27:39
Bigarren denboraldiko azken atalean, hiriez, bero oldeez eta egokitzapenaz mintzatu da Kinka podcasta Maria Ruiz de Gopegi BC3ko ikerlariarekin. Zehazki, galdera bati erantzuten saiatu da atala: prest al daude hiriak bero oldeetarako? Horri lotuta, estres termikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak sasoiko azken hiztegian.
Ekofeminismoa(k) lurreratzen, bizitza egonkor eta iraunkor bat xede11 juin 202400:39:02
Ekofeminismoak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak, pluralean: Mirene Begiristain eta Marta Barba izan ditu solaskide, eta ekofeminismoaren beraren balioez, gaur egun aktualitate diren ingurumen auziez eta Euskal Herrian ekofeminismoaren itzulian sortu den sareaz buruz hitz egin dute. Hiztegian, arbolizidioaz mintzatu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Eta, aholkuen atalean, altzariak berrerabiltzeaz eta nork bere gustura atontzeaz hitz egin du Gorka Egiak.
Borroka kultural baten giharra klima larrialdiaren eta gehiegikeriaren aurka28 mai 202400:29:07
Jauzi Ekosoziala eragile berriaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan, 2022an Portugaleten egin ziren Ekotopaketa jardunaldien eta ondorengo gogoeta fasearen emaitza. Nerea Zuluaga kide eta bozeramaileak azaldu ditu eragilearen nondik norakoak, balioak eta aurrera begira dituen asmoak. Hiztegian, aterpe klimatikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, litiozko baterien araudi berriaz solastu da Imanol Landa Medrano.
Monolaborantzaz: bilakaeraz, arriskuez eta argazki hori iraultzeko beharraz14 mai 202400:34:21
Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri dizkigute Asunek Behatokiko kideek.
Ozeanoak bero, eta itsas espezieak habitat berrien bila30 avr. 202400:29:32
Ozeanoetako uraren tenperatura igoera eta horren ondorioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak. Itsas ekosistemetan eta espezieetan dituen eragin ugariak zein diren xehatu du Maite Erauskin AZTIko ikertzaileak. Hiztegian, hiriburu berdeez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez hitz egin du Gorka Egiak.
Ur azpiko autobidearen ekimena: proiektu handinahi bat eta kontsaesan ugari16 avr. 202400:26:13
Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotuko dituen ur azpiko autobideaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan. Subflubiala Ez plataformako Hodei Rodriguez kideak azaldu ditu proiektuaren giltzarri nagusiak, eta eragingo dituen kalteak zein diren zerrendatu ditu. Hiztegian, solastalgia zer den azaldu du Aitor Marcos ekonomia ekologikoan adituak, Nagore Arin eta Oli Artola solaskideekin batera. Eta, aholkuen atalean, energiaz hitz egin digu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Pobrezia energetikoaz: erresilientziaz, energia negozioez eta alternatibez19 mars 202400:36:23
Pobrezia energetikoaren aurpegiak bildu ditu Kinka podcastaren saio berriak, Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEko Arrate Zelaiarekin eta Goiener Kontsumo Kooperatibako Josu Navedarekin. Erresilientziaz, energia negozioez eta energia komunitateen gisako alternatibez aritu dira. Hiztegian, energia efizientziaz hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, kontsumo proiektuei buruz mintzatu dira Asunek Behatokiko kideak.
Laborarien protesta, traktoreak baino gehiago05 mars 202400:35:46
Laborarien mobilizazioak ditu hizpide Kinka podcastaren saio berriak: lehen sektorearen egoera, aldarri eta eskari nagusiak, erakundeen jarrera agronekazaritza... Horretarako, Bizkaiko EHNE sindikatuko kide Unzalu Salterain eta EHKO kolektiboko Aitor Azkarate kideen ahotsa jaso du. Hiztegian, klima dieta edo 'climatarian' dieta zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arropa zaharrari bigarren bizitza bat emateko gakoak ekarri ditu Gorka Egiak.
«Zehaztapen eta ikuspegi integral baten falta», Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen oinarri20 févr. 202400:33:10
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen gakoak bildu Kinka podcastaren ale berriak, Edurne Begiristain BERRIAko kazetariarekin eta Euskal Herria Bizirik talde ekologistako Iker Soraluze ekintzailearekin. Neurri sortaren nondik norakoak azaldu ditu kazetariak; neurri horien irakurketa zorrotza egin du ekintzaileak. Hiztegian, ekorzerga zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, denetariko galderei erantzun die Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Itsas plastikoen kutsadura, pinporta isuriak baino gehiago06 févr. 202400:36:58
Duela hilabete pasatxo Portugalen eta Galizian izandako plastiko kutsaduraren auziak bultzatuta, Itsas plastikoen kutsadura jarri du fokupean Kinka podcastaren ale berriak, Surfrider GKEko Maria Ballesteros hizlari. Hiztegian, irakinaldi globala zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, lehen sektorean lan egiten dutenen ahotsa ekarri dute Asunek Behatokiko kideek.
Hirietako zuhaitz eta berdeguneak zaintzea aldarri23 janv. 202400:35:08
Urtarrilaren 27an Elorrion egingo den Hiriko Zuhaitzen Defentsarako Elkarteen I. Batzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x09 saioak. Denon Berdeguneak Koordinakundeak antolatu du, gune urbanoetako zuhaitz eta berdeguneak balioan jarri eta horiek babesteko. Hiztegian, Mutrikuko babes dikearen aferaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, galzorian dauden platanoak probesteko errezeta bat ekarri du Gorka Egiak.
Amillubi: sare kolektibo bat lurrarekin batera taupaka09 janv. 202400:31:16
Biolur elkarteak abian jarritako Amillubi proiektuari buruz egin du 2024ko lehen atala Kinka saioak. Baserri bat da fisikoki, baina hori baino askoz ere gehiago biltzen du egitasmoak. Maider Zubikarai eta Mirian Arrizabalaga kideek azaldu dituzte proiektuaren nondik norakoak. Hiztegian, karbono aztarna digitalaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean autoetako bateriez hitz egin du Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Garoñaren eraisketa, energia nuklearraren pizkundean?12 déc. 202300:33:01
Garoñako zentral nuklearraren huste eta eraisketa prozesua du hizpide Kinka podcastaren 02x07 saioak. BERRIAk zentralera bertara egindako bisita bat du abiapuntu, eta, bisita horretatik abiatuta, prozesua zehazki nola egingo den jaso du. Halaber, energia nuklearraren gaur egungo egoeraz ere egin du gogoeta Marisa Castro Ekologistak Martxan taldeko kidearekin. Hiztegian, COP28 biltzarreko presidente Al-Jaber sultanaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, elikagaien erosketa publikoaz aritu dira Asunek Behatokiko kideak.
COP28 biltzarra: Parisko Akordioaren lehen balantze globala28 nov. 202300:31:58
Azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitartean Dubain egingo den COP28 biltzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x06 saioak. Biltzarrean landuko diren gai eta arretagune nagusiak bildu ditu, BC3ko Elisa Sainz de Murieta ikerlaria hizlari. Hiztegian, permafrostaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, olio zikinarekin xaboia egiteko aholkuak ekarri ditu Gorka Egiak.
Krisi ekosozialari buruzko literatur uzta, loraldi betean14 nov. 202300:42:18
Ingurumen gaiz diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, etxeko faktura txikitzeko aholkuak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia31 oct. 202300:30:35
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu Kinka podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituen isuriak izan ditu hizpide, eta, horretarako, Ruber Serrano eta Itziar Irakuliz ikerlariak gonbidatu ditu. BC3ko ikerlaria da Serrano. Irakuliz, aldiz, isuriak satelite bidez antzematen aritzen da. Hiztegian, hegalotsa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arraina era jasangarrian erosteko aholkuak ekarri dituzte Asunek Behatokiko kideek.
Metamorfosi ekologiko eta sozial baterantz17 oct. 202300:30:21
Bizi talde ekologistaren 'Euskal Herria Burujabe' topaketaz eta mugimenduaz beraz mintzo da Kinka podcastaren 02x03 atala, Xabier Harluxet taldeko kidearekin. Hiztegian, planeta biziaren indizeaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, asteko menua prestatzeak dituen abantailez mintzatu da Gorka Egia.
Nola komunikatu klima eta natura krisiaz?03 oct. 202300:38:38
Klima eta natura krisiari buruz era egoki eta arduratsu batean informatzeko gakoak bildu ditu Kinka podcastaren ‘Nola komunikatu klima eta natura krisiaz?’ aleak. Elhuyar Fundazioaren dekalogoa baliatu du horretarako, eta Aitziber Agirre zientzia dibulgatzaileak azaldu ditu puntu bakoitzaren nondik norakoak. Hiztegian, sabanizaziaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak. Aholkuen atalean, kanpo bateria bat erosteko gomendioak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Uda euritsuagoa, 'El Niño' zikloaren ondorioa19 sept. 202300:33:01
Bigarren denboraldiko lehen atal honetan, ENSO klima fenomenoari, eta, batez ere, 'El Niño' zikloari buruzko nondik norakoak landu ditu Kinka saioak, Maialen Martija Tecnaliako ikertzaile eta Euskelmeteko meteorologoa bidelagun. Hiztegiaren atalean, pobrezia energetikoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak, eta, aholkuen atalean, prezioei buruz mintzatu dira Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideak.
Ingurumen gaiak azken hogei urteotan: larrialdi bihurtu dira20 juin 202300:36:38
BERRIAren 20. urtemuga helduleku hartuta, azken hogei urteotan ingurumen gai batzuek izan duten bilakaera aztertu du Kinka podcastaren azken saioak, BERRIAko kazetari Iñaki Petxarroman, Edurne Elizondo eta Imanol Magro bidelagun. Klima larrialdiaz, ur horniduraz eta Itoizko urtegiaz, energia berriztagarriez, AHTaz, Zaldibarko auziaz etaZubietako errauste plantaz aritu dira. Hiztegian, smog edo ke lainoa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, erosketa jasangarriaz mintzatu dira Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideak.
Hartza Euskal Herrian: desagertu ostean, suspertzen06 juin 202300:32:16
Miresmena beste ardura sortzen duen animalia bat du protagonista Kinka podcastaren 17. aleak: hartza. Euskal Herrian izan duen bilakaera, gaur egungo egoera eta iritzi askotarikoak bildu ditu ingurumenari buruzko saioak, Edurne Elizondo, Joserra Amoros eta Migel Mari Elosegi naturazaleak eta hartz-zaleak hizlari. Hiztegian, korridore ekologikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Eta, ahokuen atalean, lurrera bota ohi den zaborraz mintzatu da Gorka Egia.
Nola babestu gure hiriak klima krisitik?23 mai 202300:30:39
Hiriak klima krisiari begira egokitzeaz mintzo da Kinka podcastaren hamaseigarren atala. Zehazki, 'Imagine Adaptation' ikerlana du hizpide saioak, eta proiektuko kide Maria Loroño BC3ko ikertzaileak azaldu ditu azterlanaren nondik norakoak. Hiztegian, 'El Niño' eta 'La Niña' fenomenoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak. Aholkuen atalean, berriz, otorduez hitz egin dute Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideek.
Euskal Herria Bizirik: lurraren defentsan baturik09 mai 202300:34:40
Euskal Herria Bizirik ekimena du hizpide Kinka podcastaren 15. saioak. Egitasmoak maiatzaren 20an du jarria hitzordu nagusia: manifestazio nazionala egingo du lurraren defentsan eta azpiegituren proiektu handien aurka. Ekimenaz, mobilizazioaz eta Euskal Herriak bizi duen testuinguruaz hitz egin dugu Araba Bizirik, Ekologistak Martxan eta AHT Gelditu Nafarroa taldeetako hiru ordezkarirekin. Hiztegian, anplifikazio polarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, tokian-tokiko eta garaiko merkataritzaz mintzatu da Gorka Egia.
Iraganaren gaurkotasunaz, Naima El Banirekin25 avr. 202300:27:10
Naima El Bani Altuna ikerlaria du protagonista Kinka podcastaren 14. aleak; Tromson bizi da, Norvegian, eta ozeanoen zirkulazioak ikertzen ditu. Artikoan egiten duen jardunari buruz, espedizio askotarikoei buruz eta beste hainbat gauzari buruz mintzatu da. Hiztegiaren atalean, foraminifero deituriko organismoei buruz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen tartean, ingurumenari buruzko literatur gomendioak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Energia, komunitatetik eta komunitatearentzat11 avr. 202300:35:18
Energia komunitateak ditu hizpide Kinkaren 13. saioak, Artelan kolektiboko kide Oihana Lorea Zabalegi, Sugarai kooperatibako bazkide Peio Harluxet eta Ekiherri kooperatibako bazkide Aitziber Gartzia solaskide. Hiztegiaren atalean, iheslari klimatikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen atalean, Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederra izan dira estreinakoz, eta erosketa egiterakoan kontuan hartu beharreko gakoez hitz egin dute.
Iraultza berdeez, Mirene Begiristainekin28 mars 202300:36:38
Kinka podcastaren 12. saioan, agroekologiaz mintzatu da Mirene Begiristain EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta elikadura sistemen ikerltzailea. Lehen sektoreak izan duen bilakaeraz, nekazaritzaz, lurraren eta lurra zaintzen dutenen zaintzaz, eta beste hainbat gaiez mintzatu da. Hiztegiaren atalean, mikroplastikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Gomendioen atalean, hondakinekin gutxiago kutsatzeko erronkatxoak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.
Trantsizio energetikoa bai, baina zein markotan?14 mars 202300:33:18
Trantsizio energetikoaz mintzo da Kinka podcastaren hamaikagarren atala. Martxoaren 2an egin zen Martin Ugalde Foroan esandakoen laburpen bat da, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Itziar Gomez, BC3ko ikertzaile Unai Pascual eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzaile Lorea Flores hizlari. Hiztegian, elikagaien karbono aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, gomendioen atalean, baterien berrerabilpenari buruz mintzatu da Imanol Landa Medrano. Entzun!
Otsoen itzulera: nork babestuko du nor?21 févr. 202300:32:39
Otsoez mintzo da Kinka podcastaren hamargarren atala; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste. Horretarako, Iñigo Bilbao Euskal Nekazarien Batasuneko kidearen eta Diego Ortuzar Ekologistak Martxan taldeko kidearen iritziak jaso ditu podcastaren lantaldeak, eta nork bere ikuspuntutik heldu dio aferari. Hiztegiaren atalean, uxaldiaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola;. Gomendioen atalean, berriz, energia gutxiago kontsumitzeko gakoak ekarri ditu Gorka Egia kolaboratzaileak. Entzun!
Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari07 févr. 202300:36:36
Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena baliatuta, hondamendiaren hots eta soinu askotarikoen bilduma osatu du BERRIAk, Kinka podcastaren ale berezi batean. Duela bi urte jasotako Nahia Sololuzeren eta BERRIAko editore Iñaki Petxarromanen azalpenekin, eta pieza honetarako espresuki grabatutako Imanol Magro BERRIAko kazetariaren esanekin osatu da lana; baina, testigantza horiez gain, Zaldibarko auziari buruzko bestelako hots eta soinuak ere topatuko ditu entzuleak audio dokumental itxura hartu duen lan honetan.
Jauzi Ekosoziala: elkarrekin ekiteko eta eragiteko sare bat24 janv. 202300:30:49
Jauzi Ekosoziala dinamika du mintzagai Kinka podcastaren zortzigarren saioak. Hego Euskal Herriko mugimendu ekologista artikulatzeko asmoz sortu dute, elkarrekin ekiteko eta eragiteko. Alaitz Ajuriagerra eta Nerea Zuluaga mugimenduko partaideek azaldu dituzte dinamika berriaren nondik norakoak, eta luze gabe dituzten mugarri nagusien berri ere eman dute. Hiztegian, Copernicus zerbitzuaren urtez urteko txostena izan dute hizpide Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Gomendioen atalean, berriz, azken asteotan ahoz aho ibili den fusio nuklearraz mintzatu da Imanol Landa Medrano.
Bioaniztasunaren babeserako bide orriez, Unai Pascualekin10 janv. 202300:33:06
Bioaniztasuna du hizpide Kinka podcastaren zazpigarren saioak, IPBESko ikerlari Unai Pascual solaskide. Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruzko COP15 biltzarraren nondik norakoak xehatu ditu, eta Naturaren Balioen Katalogoaz eta Euskal Herriko aliantza ekosozialaz ere mintzatu da. Hiztegiaren atalean, Mauna Loako Behatokiaz hitz egin dute Nagore Arin eta Olatz Artola kideek, eta, gomendioen atalean, kontsumo arduratsua sustatzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.
Begirada gazteak, klima krisian giltzarri13 déc. 202200:35:34
Gazteak ditu protagonista Kinka podcastaren seigarren saioak, eta, horretarako, Gorka Laurnaga klima aktibista, Anne Rodriguez Fridays For Future plataformako kidea eta Hodei Rodriguez Sukar Horia taldeko kidea izan ditu bidelagun. Hiztegiaren atalean, ‘Hazkundearen mugak’ txostena, eta, gomendioen atalean, bizikleta elektriko bat erosteko aholkuak, oraingo honetan, Imanol Landa Medrano kolaboratzailearen eskutik. Entzun!
COP27 biltzarra: itzal ugari eta argi izpi bat29 nov. 202200:34:42
COP27 goi gailurrean hartutako erabakiak eta hitzorduak utzitako hutsuneak ditu hizpide Kinka podcastaren bosgarren saioak, Lorea Flores Greenpeace plataformako Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin, Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzailearekin eta Anna Perez Catala IDDRIko ikerlariarekin. Hiztegian, eko-antsietateaz mintzatu dira Nagore Arin eta Olatz Artola saioko kideak. Gomendioen atalean, hondakin gutxiago sortzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei. Entzun!
Basoak basotzeaz, Aitziber Saroberekin15 nov. 202200:40:20
Nazio Batuen Erakundearen klima aldaketari buruzko COP27 goi gailurra eta basoak ditu hizpide Kinka podcastaren laugarren saioak. Egipton ari dira egiten COP27a, Xarm el Xeikh deituriko hiri turistiko batean, eta bertan lantzen ari diren gai nagusiak zein diren azaldu du Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak eta editoreak hiztegian. Gai nagusian, basoak basotzeko aldarriaz hitz egin du Aitziber Sarobe biologoak. Basoez gain, bestelako gai askotarikoei buruz ere mintzatu da; energiaz, kontsumoaz eta desazkundeaz, tartean. Gomendioen atalean, berriz, sakelakoetako bateriak zaintzeko aholku lagungarriak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak. Entzun!
'Natura Gure Esku' liburuaz, Aiora Zabalarekin01 nov. 202200:32:18
Aiora Zabala Aizpururen ‘Natura Gure Esku’ liburua du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcastaren hirugarren saioak. Ingurumen eta Politika Ekonomiako irakasleak gai askotarikoei buruz hitz egin du liburuan, eta hamar ataletan bildu ditu. Hiztegiaren atalean, aurten 50 urte bete dituen ‘Udaberri Isila’ liburua izan dute mintzagai Nagore Arin aurkezleak eta Olatz Artola kolaboratzaileak; eta, gomendioen atalean, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko erronka interesgarriak jarri ditu Gorka Egia gonbidatuak. Entzun!
Parke eolikoak: haizeak haizatu du eztabaida18 oct. 202200:30:07
Azken asteotan hedabide guztien lerroburuetan agertu dira Norvegiako Statkraft enpresa publikoak aurkeztu dituen proiektuak, Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoa baitu. Horregatik ekarri dugu gaia Kinka podcastera: batetik, gaur-gaurko gaiei jarraika Norvegiako enpresaren asmoak eta azken berriak jasotzeko, eta, bestetik, energia eolikoak Euskal Herrian izan duen bilakaera gogoratzeko eta etorkizuna nondik nora marraztu irudikatzeko. Horrez gain, metanoari buruzko nondik norakoak eta auto ekologiko bat erosteko gomendioak topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!
Ekotopaketak: elkar topatu, norantz jo erabakitzeko04 oct. 202200:28:47
Zein egoeratan da gaur egun euskal ekologismoa? Norantz jo nahi du? Artikulazio bat behar al du? Zein dira euskal ekologismoaren erronka eta helburu nagusiak? Galdera horien itzulian bildu ziren pasa den ostiralean ehunka ekologista Portugaleten, Ekotopaketak egitasmoan. Horixe izan du hizpide lehen atalean BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioak. Horrez gain, klimaren inflexio-puntuak zer diren eta ura gutxiago kutsatzeko jarraitu beharreko pausoak zein diren topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!
Badator Kinka!23 sept. 202200:00:19
Kinka, BERRIAren klimari eta naturari buruzko podcasta. Hamabostero, plataforma guztietan. Kinka, klima eta natura krisian!
© My Podcast Data · Projet indépendant · Données issues d'Apple & Spotify